Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbateko loteria zozketak 1,2 milioi euro utzi zituen Altsasun eta Olatzagutian. Bigarren saria 54.504 zenbakiarendako izan zen eta hura Altsasuko loteriaren 2. administrazioak saldu zuen. 100 dezimoak Zumalakarregi plazako administrazioan, Altsasuko Txiki tabernan eta Olatzagutiako Vista Alegre tabernan saldu ziren. Dezimo bakoitzaren jabeak 12.000 euro jasoko ditu. Aurretik ereAltsasuko loteriaren 2. administrazioak aurretik ere eman ditu sariak. Loteriakoak, 2007ko apirilaren 21ean 1,2 milioi euro banatu zituen eta, 1996ko ilbeltzaren 27an, 820 milioi pezeta. Iazko apirilaren 20an, bonolotoaren zozketan 5 zenbaki eta osagarria asmatu zituen bezero batek 64.143,08 euro eskuratu zituen. 2008an otsailaren 12an, 14ko kiniela bat zigilatu zuen pertsona bat 51.638 euro eskuratu zituen.