Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Italiako Tirreno-Adriatiko lasterketako bosgarren etapa jokatu zen, Chietin hasi eta Colmuranon despeditu zena, bi portu gainditu eta gero. Euskalteleko Juanjo Orozek etapa bikaina egin zuen, eta garaipenagatik borrokatu zuen, baina azkenean ihes eginda zihoazen hiru txirrindulariren artean jokatu zen etapa, eta Astanako Enrico Gasparotto nagusitu zen. Oroz laugarrena izan zen, 23 segundora. Bertan ari diren Euskalteleko bi sakandarrak beranduago sartu ziren. Jorge Azanza altsasuarra 71.a sartu zen, 9:47ra, eta Pablo Urtasun urdiaindarra 78.a, 10:31ra. Sailkapen orokorrean Androni Giocattoli taldeko Michele Scarponi da liderra (23:40:44). 10 segundo ateratzen dizkio Stefano Garzelliri eta 18 segundo Cadel Evansi. Jorge Azanza 77.a da, 33:32ra eta Pablo Urtasun 115.a, 56:10era.Afizionatuak. Iraizoz nagusi VillatuertanAtzo Euskaldun Torneorako baliagarria zen 119 kilometroko lasterketa jokatu zuten elite mailako eta 23 urtez azpiko afizionatuek Villatuertan, 4. Suministros Monjardin Trofeoa. Lezaun jaitsi eta gero bost txirrindulari geratu ziren aurrean, eta helmugarako 5 kilometroren faltan, Lorcako aldapetan, Lizarteko Martin Iraizozek erasoa jo eta bakar-bakarrik heldu zen helmugara (3:13:44). Atzean zetozen lau txirrindularien esprintean Rural Kutxako Mikel Filgueira izan zen azkarrena, bigarrena sailkatuz. Talde sakandarreko Victor de la Parte bosgarrena sartu zen, 23 segundora. Probako talde onena Rural Kutxa sakandarra izan zen.