Scarponik lider jarraitzen du Tirreno Adriatikon

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Atzo Tirreno Adriatiko lasterketako azkenaurreko lasterketa jokatu zen. 12 txirrindularik eguneko ihesaldia egin zuten, eta tartean Euskalteleko Ruben Perez zegoen. Helmugarako 7 kilometroren faltan Katusha taldeko Mikhail Ignatievek ihes egin zuen taldetik eta bakarrik heldu zen helmugara. Bost segundora sailkapenean bigarrena den Stefano Garzelli sartu zen, eta 7 segundora Scarponi liderra. Jorge Azanza altsasuarra 56.a izan zen, 2:41era, eta Pablo Urtasun urdiaindarra 130.a, 17:25era. Sailkapen orokorrean Scarponi liderrak soilik 2 segundoko abantaila ateratzen dio Stefano Garzelliri, eta hortaz gaurko azken etapan lehia egonen da.