Berdud eta Benjumea Espainiako Txapelketa Autonomikoan

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Igandean Espainiako Duatloi Txapelketa Autonomikoa jokatu zen Murtziako Caravaca de la Cruz herrian. Nafarroako selekzioarekin Sakana Triatloi Taldeko bi sakandar aritu dira: Urko Berdud altsasuarra eta Felix Benjumea altsasuarra. Guztira 211 duatleta inguru aritu ziren eta 5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan aritu behar izan ziren. Gizonezkoetan Balearretako Mario Mola izan da garailea (57:17). Urko Berdud altsasuarra 80.a izan zen (1:04:32), 94 punturekin, eta Felix Benjumea 88.a (1:05:00), 88 puntu bilduta. Emakumezkoetan Ana Burgos madrildarra izan zen azkarrena (1:06:32). Gizonezkoen eta emakumezkoen lana batuta, Kataluniako selekzioak irabazi du Espainiako Txapelketa Autonomikoa, 2.271 punturekin. Gizonezkoetan 998 puntu bildu dituzte eta emakumezkoetan 1.273 puntu. Nafarroako selekzioa 10.a sailkatu da, 1.405 punturekin, gizonezkoek 684 puntu eta emakumezkoek 721 puntu pilatu ondoren. Zortzi sakandar Oñatiko duatloianLarunbatean jokatutako Oñatiko XIX. Duatloian ia 300 duatleta inguru aritu ziren. Azkarrena Lagunak-Saltokiko Patxi Vila izan zen (1:42:02), Laurent Galinierri 39 segundo atera eta gero. Emakumezkoetan Garraitzeko Itsaso Leunda nagusitu zen (2:00:52). Zortzi duatleta sakandar aritu ziren eta primerako lana egin zuten. Horren isla, taldeka Lagunak-Saltoki izan zen onena (5:14:42), eta Sakana Triatloi Taldea zazpigarrena (5:33:41). Sakandarren sailkapena1.Patxi Vila (Lagunak): 1:42:0225.Javier Borrega (Sakana): 1:48:3326.Fco. Gomez (Sakana): 1:48:4134.Igor Flores (Lagunak): 1:49:3789.Isidro Asurabarrena (Sakana): 1:56:2795.Mikel Lakuntza (Sakana): 1:57:02)107.Juan Carlos Gomez (Sakana): 1:58:53152.Juantxo Azurmendi (Sakana): 2:01:56160. Mikel Berdud (Sakana): 2:02:19Igandean Barakaldoko duatloia jokatuko da, 10:00etatik aurrera. Duatletek 10 km korrikan, 40 km txirrindulan eta 5 km korrikan osatu beharko dituzte.