Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Berriozarren, kimuen mailan (11-12 urte), haurren mailan (13-14 urte) eta kadeteen mailan (15-16 urte). Txapelketako laugarren jardunaldia igandean jokatuko da, martxoaren 21ean, Berroetako plazan, 11:00etatik aurrera (euria eginez gero Iruritako frontoian). Kimuen mailako konbinatuan Andra Mari izan zen azkarrena (06:46.96) eta Putterri bigarrena (06:48.45). Haurren mailako proba konbinatuan Ultzama nagusitu zen (09:02.82), Andra Mari laugarrena izan zen (09:41.23), Iñigo Aritza A bosgarrena (10:13.82), Iñigo Aritza B zortzigarrena (10:39.26) eta Putterri bederatzigarrena (10:56.66). Eta kadete mailako proba konbinatuan Txantrea izan zen azkarrena (09:49.99), Andra Mari bigarrena (09:54.01) eta Putterrik ez zuen parte hartu. Sokatiran, haurren A mailan (480 kg) Andra Marik 3 puntu lortu zituen, eta B multzoan (480 kg) Txantrea Ak eta Putterrik 2,5na puntu eskuratu zituzten. Kadeteen mailan (540 kg) Andra Mari izan zen jaun eta jabe, 4 punturekin eta Putterri ez zen aritu. Sailkapen orokorra-Kimuen mailako proba konbinatua: 1. Basaburua (20:51); 3. Andra Mari (21:31); eta 5. Putterri (21:43).-Haurren mailako proba konbinatua: 1. Ultzama (28:10); 3. Putterri (33:03); 4. Iñigo Aritza B (32:13); 7. Andra Mari (30:52); eta 8. Iñigo Aritza A (32:13).-Haurren mailako sokatira: A multzoan 1. Txantrea B (6,5 puntu) eta 3. Andra Mari (7 puntu), eta B multzoan 1. Putterri (6,5 puntu). -Kadeteen mailako proba konbinatua: 1. Andra Mari (10 puntu) eta 4. Putterri (puntu bat).-Kadeteen mailako sokatira: 1. Andra Mari (12 puntu) eta 4. Putterri (2 puntu).