Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Micele Scarponi italiarrak (Androni) dena zuen alde bigarrenez jarraian Tirreno-Adriatiko proba irabazteko, 2 segundo ateratzen baizizkion Stefano Garzelliri (Acqua&Sapone). Baina ustekabeko galanta gertatu zen atzo, azken etapan. Garzellik bi segundoko gainsaria lortu zuen San Denedetto del trontoko helmugara iritsi baino 20 km lehenago zegoen tarteko esprintean, eta horri esker sailkapen nagusiko lehen postua kendu zion Garzellik Scarponiri. Biak denbora berean despeditu dute itzulia (30:51:32), baina bere aurkariak baino postu hobeak lortu zituenez Garzelli izan da garaile. Euskalteleko Juanjo Oroz 11.a izan da, 1:20ra. Sakandarrei dagokienez, Jorge Azanza altsasuarra 69.a izan da, 36:06ra, eta Pablo Urtasun urdiaindarra 121.a, 1:13:28ra.