Txapeldunen garaia

Guaixe 2010eko martxoaren 17a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen laguntzarekin antolatutako Sakanako Pala Txapelketaren azken txanpa iritsi da. Lehen eta bigarren mailan banatuta, guztira 15 bikote aritu dira lehian, eta hasierako ligaxka eta finalerdiak jokatu eta gero, ostiralean, San Jose egunean, final handiak jokatuko dira Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, goizeko 10:00etatik aurrera. Aipatzekoa da bigarren mailako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia ostegunean jokatuko dela.  SariakTxapeldunak: Txapelak eta kirol materiala (225 euro bakoitzarendako).Txapeldunordeak: Kirol materiala (90 euro bakoitzarendako) eta palako pilotak.Hirugarrenak: Palako pilotak.Laugarrenak: Palako pilotak.Finalerdietako emaitzakBigarren mailan:Matxain-Oderitz 13 - Barban-Lopez de Zubiria 30Xabi-Pirol 26 - Santos-Fernandez 30Lehen mailan:Merindano-Andueza 30 - Beloki-Jara 19Koldo-Biño 16 - Andueza-Errasti 30FinalakEtxarri Aranazko pilotalekuan, ostiralean, goizeko 10:00etatik aurrera:-Lehenengo maila, 3. eta 4. postuak: Beloki-Jara - Koldo-Biño-Bigarren mailako finala: Barban-Lopez de Zubiria - Santos-Fernandez-Lehen mailako finala: Merindano-Andueza - Andueza-Errasti-Bigarren mailako 3. eta 4. postuak: Matxain-Oderitz - Xabi-Pirol (ostegunean, 20:30ean)