Cabrera Viceko Kartingeko garaile

Guaixe 2010eko martxoaren 17a

Sakanako 6 Racing Team eskuderia Kataluniako Karting Txapelketan lehiatzen ari da. 6 Racing Team eskuderiako zuzendaria Asier Ijurra da, eta besteak beste German Cabrera pilotuaren lana gidatzen du. Bada, asteburuan Viceko kartingean aritu zen German Cabrera, Asier Ijurra alboan zuela. Entrenamenduetan lan bikaina egin zuten, eta pole-a edo lasterketan lehen postuan ateratzea lortu zuen. Lehen lasterketa abiatzerakoan, Sakanako eskuderiako kartingak ez zuen arrankatzen, eta lehen postutik atera ordez, pit-linetik atera behar izan ziren, azken postuan. Baina Germanek lan bikaina egin zuen eta zortzigarrena izan zen. Horrela, bigarren lasterketan zortzigarren postutik atera zen pilotua. Oso irteera ona egin zuen Cabrerak, eta lehen posturaino igotzea lortu zuen, garaipena lortuz. Sakanako eskuderiarendako oso garaipen desiatua izan da, eta emaitza onak izaten jarraitzeko entrenatu eta lan asko egin beharko dela gaineratu du Ijurrak.  www.tvkarting.tv6 Racing Team eskuderiaren informazioa