Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hurrengo egunetan Milan-San Remo eta Kataluniako Volta izango dira txirrindulari profesionalen helburu garrantzitsuenak. Euskaltel-Euskadik Tirreno-Adriatikoko talde berbera eramango du larunbatean jokatuko den Milan-San Remora: Juanjo Oroz izanen da talde burua eta Aitor Hernandezen ordez Koldo Fernandez de Larrea esprinterra ariko da. Jorge Azanza altsasuarraren eta Pablo Urtasunen lana talde buruaei laguntzea izango da, eta Urtasunek, bereziki, Fernandez de Larrea esprinterra ongi kokatzen lagundu beharko du, normalean esprintean erabakitzen baita proba. Denboraldiko lehen klasikoa irabazteko hautagai nagusiak Cavendish (Columbia), Petacchi (Lampre), Boonen (Quick Step) eta Freire (Rabobank) dira. Armstrong ere ariko da (Radio Shack).Kataluniako Volta, aldiz, astelehenean hasi eta hurrengo igandean despedituko da. 22 talde ariko dira lehian, eta proba gogorra izango da, mendi gogorrak tarteko. Asteburuko lehiakTxirrindulari afizionatuek 2 lasterketa dituzte asteburuan. Ostiralean, goizeko 10:00etatik aurrera, 23 urtez azpiko txirrindulariek XXXV. Gorla Igoera jokatuko dute Bergaran, 90 kilometroko proba. Gorla bi aldiz igo beharko dute. Eta igandean, hilaren 21ean, 10:00etan, 19 eta 20 urteko afizionatuak Lehendakari Txapelketarako baliagarria den XXXIII. Cirilo Zunzarren memorialean ariko dira, 102 km-ko proban. Bestalde, junior mailako txirrindulariek larunbatean 75 km-ko lasterketa dute Lizarran, 16:00etan.