Geriatrak ospitaleetan geldituko dira

Guaixe 2010eko martxoaren 18a

Osasun kontseilariak argudiatu zuenez, "legeak hala aginduta ezin dugu geriatrarik jarri osasun etxeetan. Geriatria ospitaleetako espezialitate bat da. Hori egoki araututa dago".  Kutzek gogorarazi zuen osasun etxeetan soilik lehen arretako medikuek eta pediatrek lan egin dezaketela. Geriatria ospitaleetako espezialitate bat da. Kontseilariak gaineratu zuenez, "lehen arretako medikuek adinduak artatzeko primerako prestakuntza" dute. Kutzek, bestalde, nabarmendu zuen ohiko kontsultez gain adinduei zuzendutako prebentzio programak badaudela. Bere iritziz, "atentzio egokia ematen da, kalitate handiz". Osasunbideak duen sare profesionala nabarmendu zuen, medikuak eta erizainak aipatuz.GutunaEmilio Boulandierrek, Altsasuko jubilatu eta pentsiodunen elkarteko buruak, gutuna eman zion eskura Kutzi. Osasun area bakoitzean geriatrian espezializatutako medikua egotea eskatzen diote Nafarroako ipar-mendebaldeko 18 jubilatu elkartek.