Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Askotan hitz egin dut komiki topaguneei buruz. Bai Angoulemekoa, bai Bartzelonakoa edota Estatu Batuetan urtero antolatzen den Comic-Con famatua. Eta azkenean Iruñean ere izango dugu komiki topagune handi bat ikusteko aukera.Tiza komiki elkarteak Iruñeko lehenengo komiki saloia aurkeztu zuen urtarrilean. Ez da Bartzelonan edota Madrilen egiten diren komiki topaguneen antzekoa, kulturalagoa baizik. Zer esan nahi dut honekin? Bartzelonan eta Madrilen dendak nagusi dira topagunearen aretoan, eta Iruñeko, berriz, topagunean marrazkigileek eta industriako beste profesionalek, dendek eta argitaletxeek baino garrantzi handiagoa izango dute. Topagunea Apirilaren 8an hasi eta 11n bukatuko da. Non izango den? "Palacio del Condestable" kultur etxean, Iruñeko kale Nagusian. Etorriko den artista sailari oso interesgarria deritzot, eta besteren artean Howard Chaykin (Batman: Thrillkiller, Blade...), Alan Grant (Batman vs Daredevil, lobo, tank girl...), Charlie Christensen eta Clara Tanit. Bertakoen artean Joaquin Resano, Cesar Oroz eta Mikel Santos "Belatz". Joaquin Reyes (Hora Chanante, Muchachada nui...) ere bertan izango da bere lanari buruz hitz egiteko.Aktibitateen artean komiki mintegi bat izango da, non Julio Martinezek "Mart" jendeari teknika eta errekurtso ezberdinak azalduko dizkien. Edozeinek parte har dezake bertan baina lehenago izena eman behar da web gunean. Komiki lehiaketa bat ere zabaldu dute, lanak apirilaren 1a baino lehenago aurkeztu behar direlarik. Sari nagusia 800 euro izango dira, bigarren saria 600 eta hirugarrena 400. Merezi du oinarriak begiratzea!Etorriko diren egileen sinadurak lortzea ere posible izango da, beraz atera zuen komiki zaharrak gordeta dauden tokitik eta ziurrenik egile hauen komikiren bat bertan izango dela. Egileekin eta beste profesional batzuekin mahai inguruak antolatuko dira komikien inguruko gaiak jorratzeko. Eta animazioa gustuko izatekotan topagunean ere ondo pasatzeko aukera izango da, animazio sail bat ere antolatu dutelako.Azkenik, erakusketa ugari izango dira, garrantzitsuenak Mafaldaren aita den "Quino"-ri buruzko, Cesar Orozena, Komiki belgikarrari eginikoa, Paskal Ferry-rena eta Galiziako hainbat egileren lanak."Tiza, asociación para la promoción del cómic" izan da honako topagunea sortu duen elkartea. 2009an sorturiko elkarte hau indartsu hasi da beren ideiak zabaltzen eta dirudienez arrakastarekin, honelako topagunea antolatzea ez delako ez gauza erreza. Lortutako ekintzen artean, Belgikako turismo bulegoaren laguntza eta topagunearen kartela Howard Chaykin-ek egitea. Ez dira ez gauza errazak.http://tizacomic.com Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com