Museo Reina Sofiaren patronatuak (MNCARS), Angeles Gonzalez-Sinde Kulturako Ministroaren laguntza zuzenarekin, argitu du Malagako artistaren Gernika koadroa betiko lekuan geratuko dela eta ez dela beste inora mugituko. "Ondo dago dagoen lekuan" esan zuen Ministroak.Miguel Zugaza Prado Museoko zuzendariak bere museora eraman nahi zuen. Picassoren lana "Salon de Reinos"-en jarri nahi zuen, zehazki Museo del Ejercito edifizioan, orain Pradoko zati berria izatera pasatuko den horretan. "Salon de Reinos"-en Velazquez eta Goyaren lanak ere kokatuko dituzte.Baina Ministroak esan bezala, Gernika-k bere betiko egoitzan jarraituko du, arrazoi ezberdinengatik. Lehena, Museoko "koadro baliotsuena" delako. Hori dela eta, ehun mila bisitari erakartzen ditu urtean. Bestetik, Picassoren koadroarekin 30. hamarkada amaitzen baita, Kultura Unibertsal Garaikidearen historian (1937ko Pabilioia) duen esanahi adierazkorragatik. Bildumaren erdigunea da, eta bere proiektu museografikotik kenduko balitz, proiektua bera umezurtz geratuko litzateke eta ez luke zentzurik. Eta azkenik, Gernika-ren kontserbazio egoera nahiko larria denez, ez litzateke egokia ezta komenigarria izango mugitzea, kritiko eta jakitun askok dioten bezalaxe.Beraz, bai Ministroak eta bai Reina Sofia Museoak adierazi dituzten arrazoi horiengatik guztiengatik, Pablo Picassoren Gernika lan ospetsu eta baliagarriak bere betiko egoitzan jarraituko du ikusgai.Itziar Nazabal