GRAVN txapelketan Nafarroak Gipuzkoa hartu zuen menpean

Guaixe 2010eko martxoaren 22a

GRAVN txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Txapelketa honetan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pilotariak lehiatzen dira. Asteburuan Nafarroak Gipuzkoa zuen arerio, eta 24-10 nagusitu zen Nafarroa. Hau da, modalitate ezberdinetan jokoan zeuden 34 partidatatik 24 lehietan nagusitu zen Nafarroa. Asteburuan Nafarroak Errioxa izanen du arerio. Zizurko lau t´erdiaZizurko lau t´erdiko txapelketako final erdiak jokatu dira asteburuan. Pilotari sakandarren emaitzak: Aurre-benjaminak: Alberdi (Ilunpe) 16 - Igoa (Aldabide) 12Kadeteak: Sarasti (Oiarpe) 18 - Otamendi (Pilotajauku) 16Gazteak: Jaka (Amezketa) 18 - Idoate (Irurtzun) 10Emaitzak. Mallabiako Biharko Izarrak txapelketan, Ansotegi eta Zabaletak 16-22 galdu zuten Azpiri eta Untoriaren kontra. Eta Zaramagako Torneoan, 22 urtez azpikoan, Aizpurua eta Belokiri 1-22 irabazi zieten Asteasuinzarrak eta Bergerak.