Gaur hasiko da Kataluniako Volta. Iazko irabazle Alejandro Valverde eta Alberto Contador ez dira ariko, baina horrek ez dio itzuliari ikuskizunik kenduko, txirrindulari handiak lehiatuko baitira. Faboritoen artean Luis Leon Sanchez (Caisse d´Epargne), Ivan Basso (Liquigas), Vladimir Karpets (Katusha), Levi Leipheimer eta Andreas Klöden (RadioShack), Denis Menchov (Rabobank), Carlos Sastre (Cervelo) eta Schleck anaiak (Saco Bank) daude. Euskalteleko liderra Igor Anton izango da, baina talde laranjan ez da txirrindulari sakandarrik ariko. Hiriberriko Imanol Erbitik Luis Leon Sanchez liderra laguntzea izango du helburu. Bestalde, aipatzekoa da Rural Kutxa talde profesionalak Normandiako Tourrean hartuko duela parte. Afizionatuak. Mikel Astiz tarteko helmugen irabazlea LizarranIgandean 19 eta 20 urteko afizionatuek Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen 102 kilometroko proba jokatu zuten Lizarran, XXXIII. Cirilo Zunzarren Memorialean. Lasterketa oso mugitua izan zen hasieratik, eta emaitzak kontuan hartuta Naturgas taldea izan zen jaun eta jabe, lasterketako lehen 10 txirrindularietatik 6 talde horretakoak baitziren. Puyko ermitako aldapako helmugan Naturgaseko Fernando Grijalba izan zen lehena (2:30:49). Valladolidekoak 3 segundo atera zizkion Kopladeko Santiago Ramirezi. Tartekako helmugetan Azysan dabilen Mikel Astiz ihabartarra izan zen lehena.