Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko mus txapelketak baditu txapeldunak: Orioko Ibai Senosiain eta Ricardo Uzkudun. Larunbatean Seguran jokatutako azken fasean lortu zuten txapela janztea. Herrialdeetako kanporaketak eta gero 128 bikotek lortu zuten Segurako azken kanporaketarako txartela. Tartean sakandarrak ere baziren.Cesar eta Josean ziordiarrak Nafarroako kanporaketako txapela jantzi zuten hilaren 6an Iruñean jokatutako kanporaketan. Haiekin batera, Nafarroatik Segurako finalera 31 bikote joan ziren. Haietatik bost sakandarrak ziren, hauexek: Arbizuko Xalbador-Jon; Urdiaingo Aritz-Gurutze; Altsasuko David-Maite eta Juan-Marko eta Ziordiko Perkaz-Bergera.