Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ia berea egin du 2010eko Haur Kantari Jaialdiak. Hilabetez haur kantarien ahotsak Nafarroan luze zabal barreiatu eta gero, jaialdia agurtzeko garaia iritsi da. Igandean eginen da bukaera saioa Iruñeko Gayarre antzokian.Sakanako zenbait haurren doinu eztiak entzuteko parada izan da Antsoainen eta Lekunberrin. Lakuntza eta Altsasutik joan dira guztiak, taldeka nahiz bikotean. Igandean ere ordezkaritza izanen du gure bailarak. Kantuzaleen Elkarteak bukaera saioan parte hartzera gonbidatu ditu Altsasuko Lagunak taldea (Bihotzeko lagunak abestiarekin), Aintzane eta Jaione Diaz bikotea (Itxaropen hautsien kaxa abestiarekin) eta Zelandi ikastetxeko Oihaneko taldea (Lehoi erregea kantuarekin), eta Lakuntzako San Saastin musika eskolako taldea (Suhar kantarekin). Haiekin batera, Nafarroako lau ertzeetako (Agoitz, Tutera, Iruñerria, Bortziriak, Lekunberri, etab.) beste 16 talde, bikote eta bakarlari ere izanen dira euskal kantuaren ospakizun ederrean. Guztien artean, goi mailako emanaldia eskainiko dute igandean, goizeko 11:30etik aurrera, Iruñeko Gaiarre antzokian. Aurtengo Haur Kantarien Jaialdia agurtzeko modu ederra izanen da. Sarrerak salgai daude 5 euroan. Sakandarrak bukaera saioan-Suhar (Lakuntzako San Saastin Musika Eskola):Abeslariak: Ariane Andueza, Irene Valiente, Munia El Marhoum, Naroa Larraza, Nekane Mendieta, Gaizka Sagarzazu, Iratxe Flores, Garbiñe Goikoetxea, Carla Lizarraga, Laura Lizarraga, Mattin Petriati, Asier Reparaz eta Anne Costa.Instrumentuak: Belen Valencia (pianoa), Ander Cartagena, Oihane Gabirondo eta Irantzu Razkin (akordeoia) eta Munia El Marhoum eta Gaizka Sagarzazu (txistua).-Lagunak (Altsasuko Zelandi ikastetxea):Abeslariak: Maite Martinez, Marta Ezeolaza, Aitor Cantero, Ainhoa Llamas, Estibaliz Fernandez, Ane Palomo, Naroa Cancho, Xabier Claver, Maite Mazkiaran, Alicia Elizalde, Ainhoa Exposito, Paula Vinagre, Cristina Nuncio, Ane Costa eta Irati Ijurko.Instrumentuak: Aitor Calleiras, Imanol San Miguel eta Naiara Alvaro (perkusioa), Erkuden Aldasoro (pianoa) eta Idoia Alonso (gitarra). -Oihaneko taldea (Altsasuko Zelandi ikastetxea): Abeslariak: Bea Adan, Miren Arregi, Ariadna Lopez, Xabier Claver, Yaiza Salgado, Ines Sanchez, Maitane Zabalza, Idoia Granizo, Jone Arnedo, Eva Zulaika, Anne Costa, Irati Ijurko, Eider Lopez, Ane Palomo eta Marta Ezeolaza. Narratzailea: Janire Caro.-Jaione eta Aintzane Diaz bikoteaInstrumentuak: Idoia Alonso (gitarra).