Guztiak txapeldun

Guaixe 2010eko martxoaren 23a

Ostiralean, San Jose egunean, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen laguntzarekin antolatutako Sakanako Pala Txapelketako finalak jokatu ziren Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekua. Giro ederra izan zen eta jokatutako partida guztiak oso partida politak izan ziren, oso-oso borrokatuak eta bizi-biziak, zaletasuna egiten dutenetakoak. Txapeldunek txapelak eta kirol materiala lortu zuten (225 euro bakoitzarendako), txapeldunordeak kirol materiala (90 euro bakoitzarendako) eta palako pilotak, eta hirugarrenek eta laugarrenek pala-pilotak. Finalen emaitzakBigarren maila, 3. eta 4. postuak: Matxain-Oderitz - Xabi-Pirol (ez zen jokatu)Lehenengo maila, 3. eta 4. postuak: Beloki-Jara 25 - Koldo-Biño 30Bigarren mailako finala: Barban-Lopez de Zubiria 30 - Santos-Fernandez 24Lehenengo mailako finala: Merindano-Calvo 30 - Andueza-Errasti 28