Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatutako Nafarroako Herri Kirol Jolasen laugarren jardunaldia jokatu zen Almandotzen. Jakina denez, aipatu txapelketa hiru mailatan jokatzen ari da, kimuen mailan (11-12 urte), haurren mailan (13-14 urte) eta kadeteen mailan (15-16 urte), eta Sakanako hainbat talde ari dira lehian. Txapelketako finalak igandean jokatuko dira, martxoaren 28an, goizeko 11:00etatik aurrera Arbizuko kiroldegian. Laugarren jardunaldiko emaitzakKimuen mailako konbinatuan Sakanako Putterri izan zen azkarrena (06:50.53) eta Sakanako Andra Mari bigarrena (06:50.65). Haurren mailako proba konbinatuan Ultzama nagusitu zen (08:46.94), Sakanako Andra Mari hirugarrena izan zen (08:54.62), Sakanako Iñigo Aritza A bosgarrena (09:17.95), Sakanako Putterri seigarrena (09:34.60) eta Sakanako Iñigo Aritza B zortzigarrena (09:38.53). Eta kadete mailako proba konbinatuan Sakanako Andra Mari izan zen azkarrena (09:38.12) eta Sakanako Putterri laugarrena eta azkena (11:20.10). Sokatiran, haurren A mailan (480 kg) Andra Marik 3 puntu lortu zituen, eta B multzoan (480 kg) Putterrik 2 puntu eskuratu zituen. Kadeteen mailan (540 kg) Andra Mari izan zen jaun eta jabe, 4 punturekin, eta Putterrik puntu bat lortu zuen. Sailkapen orokorra-Kimuen mailako proba konbinatua: 1. Basaburua (27:43). 2. Berriozar (28:09). 3. Andra Mari (28:21); 4. Putterri (28:33). 5. Unanu (29:20). 6. Abelu (30:09). Finalerako sailkatuak: Basaburua, Berriozar, Andra Mari eta Putterri.-Haurren mailako proba konbinatua: 1. Ultzama (36:56). 2. Berriozar (37:46). 3. Basaburua (38:25); 4. Andra Mari (39:46). 5. Iñigo Aritza A (41:30). 6. Iñigo Aritza B (41:51). 7.Txantrea B (42:25); 8. Putterri (42:37). 9.Txantrea A (42:46). Finalerako sailkatuak Ultzama, Berriozar, Basaburua eta Andra Mari. -Haurren mailako sokatira: A multzoan 1. Andra Mari (10 puntu), 2.Txantrea B (7,5 puntu) eta 3. Basaburua (6,5 puntu). B multzoan 1. Putterri (8,5 puntu), 2.Berriozar (8 puntu) eta 3.Txantrea A (7,5 puntu). Finalerako sailkatuak: Andra Mari, Txantrea B, Putterri eta Berriozar. -Kadeteen mailako proba konbinatua: 1. Andra Mari (14 puntu), 2.Basaburua (11 puntu), 3. Txantrea (11 puntu) eta 4. Putterri (2 puntu).Txapelketa bost jardunaldiko ligaxkan jokatzen ari da eta azken jardunaldia igandean jokatuko da Arbizun. -Kadeteen mailako sokatira: 1. Andra Mari (16 puntu), 2. Txantrea (10 puntu), 3.Basaburua (10 puntu) eta 4. Putterri (3 puntu).Txapelketa bost jardunaldiko ligaxkan jokatzen ari da eta azken jardunaldia igandean jokatuko da Arbizun.