Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean aurtengo denboraldiko Sakana Triatloi Taldearen aurkezpena egin zen Altsasuko Zelandi kiroldegian. Taldearen helburu nagusia Sakanan duatloia eta triatloia bulkatzea da, bereziki txikienen artean; eskola finkatzea da nahia, oinarria sendotzeko. Pozik daude Sakana Triatloi taldekoak, inoiz baino kide gehiago ariko direlako - 18 federatuta eta horretaz gain kategoria txikikoak - . Ondoko kategorietan ariko dira: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, juniorrak, seniorrak eta beteranoak. Denboraldian Hego Euskal Herriko egutegiko ohiko lasterketetan ariko dira Sakana Triatloi Taldeko kideak, baina aipatzekoa da helduek Taldekako Espainiako Duatloi Txapelketan parte hartuko dutela, erlojuaren kontrako proban. Apirilaren 10ean jokatuko da aipatu proba, Segovian. Ahal bada Sakanako bi talde ariko dira aipatu txapelketan - 6 kide izaten dira talde bakoitzean - , bata goi mailan eta bestea maila herrikoian. Ea zer nolako emaitzak dituzten. Duatloi probak Arbizun eta AltsasunAipatzekoa da aurten bi duatloi proba jokatuko direla Sakanan. Apirilaren 25ean jokatuko da Arbizuko duatloia, goizeko 11:00etan. Dagoeneko tradizio handikoa da Arbizukoa, Sakanako duatleten proba kuttuna. Aurten Nafarroako txapelketa izanen da Arbizukoa, eta Nafarroako eta Euskal Herriko zirkuituetarako puntuatuko du. 8 km korrikan, 32 km bizikletan eta 4 km korrikan egin beharko dira.Eta nobedade moduan aurten sprint distantziako duatloia antolatu dute Altsasun maiatzaren 15ean, Altsasuko I. Duatloia-Razesa Saria. Altsasukoa Nafarroako I. Txapelketa izango da esprint distantzian, eta Nafarroako eta Euskal Herriko zirkuituetarako puntuatuko du. Duatletek osatu beharreko distantzia: 5 km korrikan, 22 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan. Razesa izango da babesle garrantzitsuena. Hortaz, asmo politak dituzte Sakana Triatloi Taldekoek eta ea zer moduz gauzatzen diren. Larunbatean Durangoko VI. Duatloia jokoanLarunbatean, martxoaren 27an, 16:00etatik aurrera Durangoko VI. Duatloia-Zarate eta Elexpe Saria jokatuko da, distantzia motzean. Boxeak, irteera eta helmuga Ezkurdi Enparantzan kokatuko dira. Duatletek 8,8 km korrikan, 39,2 km bizikletan eta 5 km korrikan osatu beharko dituzte. Informazio gehiago: www.triatloi.com web gunean.