Pilotajaukuko pilotarien hurrengo lehiak

Guaixe 2010eko martxoaren 24a

Altsasuko Pilotajauku taldeko pilotariek lan handia izanen dute datozen egunotan. Alde batetik Elgeta txapelketan ariko dira. 22 urtez azpikoan, ostiralean, I. Alustiza eta M. Senar ariko dira lehian, eta kadetetan, apirilaren 1ean A. Otamendi eta apirilaren 2an A. Ansa ariko dira. Zaramaga torneoan, aldiz, larunbatean, 16:00etan, O. Arnanz-A. Otamendik kadeteen lehen mailako partida jokatuko dute 16:00etan. Eta egun eta ordu berean, A. Lpez-Lerenak gazte mailako lehia izanen dute. Lizarrako txapelketa da ariko diren beste bat. Larunbatean, eguerdian, Iñaki Olmos-Aitor Lopezek kimuen bigarren mailako lehia jokatuko dute, eta igandean, 10:30ean, haurren mailako bi partidetan ariko dira Beñat Iglesias-Peio Aldaz eta Ioar Urrizola-Asier Palacios bikoak. Bukatzeko, Irurtzun txapelketan, apirilaren 2an, 10:30ean, kadeteen mailan O. Arnanz-A. Ramirez de Aldak partida jokatu beharko dute. Eskuz Binakako finalaren egunean, afari herrikoia Etxarri AranatzenEtxarri Aranatz Eskuz Binakako finala jokatuko duen Aitor Zubietarekin bat eginda dago. Horrela, finala jokatuko den egunean, apirilaren 4an, autobus bat joango da Gasteizko Ogetaraino Etxarriko pilotaria animatzera. Partida bukatuta Etxarrira bueltatuko dira guztiak, eta 300 lagunendako afari herrikoia antolatu dute Euskalerriari pilotalekuan. Catering enpresa batek prestatu du menua: hasierakoak, entsalada, arkumea txilindron erara, postreak, kafea eta kopak. Sarrarak salgai daude Etxarriko tabernetan eta ohiko tokietan. Ondoren musika izanen da eta herriko tabernek ordu txikiak arte zabalduko dute.