Udalek babesa azaldu diete espedientea dutenei eta kaleratutako langileei

Guaixe 2010eko martxoaren 25a

Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia, Sakanako Mankomunitatearekin batera agiria bateratua zabaldu dute. Idatzian alkate eta udalek Gamesako langileei elkartasuna adierazi diete. Horrekin batera sakandarrei dei egin digute enpresa horretako langileek antolatu duten Iruñerako martxan parte hartzeko. Beste Enplegu Erregulazio Espedienteak dituzten langileekiko eta lantegien itxiera pairatu duten langileei babesa azaldu diete udalek. Sakanan krisiak eragin berezia izaten ari dela eta kezka handia azaldu dute hautetsiek. Horregatik, Nafarroako Gobernuari premiazko neurriak eskatu dizkiote, Sakana garatzeko eta industria ehuna mantentzeko.