Astelehenetik ostirala bitartean Bartzelonako erakustazoka Alimentaria jaki eta edarien arloko nazioarteko azoka egiten ari da. Bi urtero antolatzen den azoka 75 herrialdeetara zabaldutako erakusleihoa da. Han dira Etxeberrin egoitza duen Lacturale, Idiazabal gazten jatorri izendapena, Altsasuko Katealde, Olatzagutiako Quesos La Vasco Navarra eta Arbizuko Laket Artesanos. Azken horiek, gainera, Innoval pabilioiko bitrinetan izan zuten haiek produktuak ikusgai. Izan ere, Tuterako Elikagaien Kalitateri Urrezko Domina lehiaketan finalista izan. Saria asteartean jaso zuen Laket-ek. Txapelketa hark Bartzelonako Innoval lehiaketarako aukeratua izatea ekarri zion Laket-i, saririk lortu badu ere.