Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hileko azken ostegunak gorriz markatuta daude Kima Euskara Taldearen egutegian: Testu bazkaren egunak dira. 19:00etan jarri dute hitzordua, Altsasuko Gure Etxea eraikineko 2. solairuan. Lagundutako irakurketa egitean datza Testu bazka. Denon artean euskal idazle baten testu labur bat irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatuko dira. Ez da literatura-ezagutza espezifikorik behar eta ez da etxerako lanik izanen. Gaurkoan, Etxegoienen Autokarabana liburuko pasarteak landuko dituzte.Altsasuko Kima Euskara Taldeak irakurtzeko plazeraz gozatzeko gonbitea egiten du. 16 urtetik gorako irakur zaletasuna duten sakandarrei eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dutenei egiten diete eskaintza. Antolaketa errazte aldera, aldez aurretik liburutegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean izena ematea eskatzen du Kimak.