Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Nafarroako beste udaletako Euskara Zerbitzuekin batera urtero udalekuak antolatzen ditu. Helburua uda partean neska-mutilak euskaraz bizitzea. Haur eta gaztetxoei informazioa ikastetxeen bidez eta gurasoei komunikabideen bidez iristen zaie. Aste Santu aurretik zabaltzen zen informazioa. Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du aurten udalekuen inguruko informazioa eta izena emateko epeak maiatza hasieran zabalduko dituela.