Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan jokatuko da Nazioarteko Criteriuma. Aurten Korsikan jokatuko da proba prestigiotsu hori eta txirrindulari handiak lehiatuko dira; Lance Armstrong (RadioShack) eta Alberto Contador (Astana) tartean. Pintokoak bere egutegia aldatu du Criteriumean egoteko. Bi oilarren arteko lehia espero da, baina ez dira beste txirrindulari batzuk ahaztu, Samuel Sanchez (Euskaltel) tartean.Hiru txirrindulari sakandar ariko dira, Euskaltelekoak hirurak: Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak eta Jorge Azanza altsasuarra. Hiruren lana Samuel Sanchez talde-burua laguntzea izanen da. Talde inportantea eraman du Euskaltelek, eta aurrean egotea da helburua. Hiru etapaHiru etapa izanen ditu lasterketa famatu horrek. Lehenengoa larunbatean jokatuko da. 175 km pasako etapa da, Porto-Vecchion hasi eta Col De L´Ospédale portuan despedituko dena. Etapa oso menditsua izanen da, eta txirrindulariek guztira bost portu igo beharko dituzte: Cote de Roccapina, Viggianello, Col de Mela, Col de Bacinu eta Col de L´Ospédale, azken hori garaiena. Gainerako bi etapak igandean jokatuko dira. Goizean, Porto-Vecchion hasi eta despedituko den 75 km-ko etapa jokatuko dute, eta arratsaldean, 7,7 kilometroko erlojupekoa izanen dute jokoan Porto-Vecchion. Larunbatean mendian duen pisua ikusita eta parte hartzen duen lasterketetan irabaztera ateratzen dela kontuan hartuta, Alberto Contador da faborito nagusia, baina ikusi beharko da. Volta igandean despedituko daAstelehenean hasi zen Kataluniako Volta eta igandean despedituko da. Bertan ari da lehian Caisse d´Epargneko Hiriberriko Imanol Erbiti.