Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasi da 2010eko mendi lasterketen egutegia. Igandean, martxoaren 29an, Sara Korrika Trail 2010 mendi lasterketa dago jokoan. Izena eman duten korrikalariak goizeko 9:00etan abiatuko dira Sarako plazatik, eta 25 km dituen mendi ibilbidea osatu beharko dute, 1.443 metro igoz. Tartean korrikalari sakandarrak ariko dira. Iazko irabazlea Fernando Etxegarai beratarra izan zen (1:59:47), eta lehen sakandarra Dantzaleku-Sakanako Ander Unzurrunzaga izan zen (2:10:38). Informazio gehiagorako: www.sarakorrika.com web gunea. Hurrengo asteko alean mendi lasterketen eta mendi ibilaldi handien inguruko erreportajea publikatuko dugu, Euskadi eta Nafarroako Kopak ere martxan jarriko direlako.