Aberri Egunerako hainbat deialdi

Guaixe 2010eko martxoaren 31

Indepentistak sareak Irun eta Hendaia artean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin du. Nazioa gara. Estatua behar dugu. Independentzia leloa du deialdiak. Irun eta Hendaiatik zutabe bana abiatuko dira 11:30ean. Santiago zubian bat eginen dute. Ficoban ekitaldia eginen dute eta ondoren egun osoko ospakizun egitaraua prestatu du dsareak. Ezker abertzaleak eta EAk deialdi bateratuan parte hartzeko deia egin dute. EAko kideak, ohi dutenez, bazkaltzera bilduko dira, Oiartzunen.Abertzaleen Batasunak eta Aralarrek Gora Herria, Euskal Herri berria lelopean ekitaldia eginen dute Aberri Egunaren bezperan, larunbatean, Urruñan. Bi alderdi abertzaleek erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Bost puntuko agiria ere zabalduko dute. Eusko Alderdi Jeltzaleak Bilbon ospatuko du Aberri Eguna, Euskadi eraikitzen lelopean.Euskadi Buru Batzarreko presidente Iñigo Urkullu izanen da Plaza Barrian hizlari bakarra; igandean, 11:30etik aurrera. Ekitaldi politikoaren ondoren, jeltzaleek ohi dutenez bazkaria eta festa eginen dute.