Egonaldiak familia euskaldunetan

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

HABEren programa horren helburua da euskara ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei, edota euskalkia ikasi nahi dutenei, familia euskaldun batean hamabost egun, hilabete bat edo bi pasatzeko aukera ematea (uztailean, abuztuan edo irailean).  Horrekin batera, pertsona horiek herri euskaldunen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera ere badute. BaldintzakPrograma aurrera eramateko ikasleak hartzeko prest dauden familia euskaldunak eta euskara ikasleak behar dira. Jakina, baldintza batzuk bete behar dira. Familiei dagokienez: haien herrian biztanleen %70etik gora euskalduna izatea; egonaldia eskaintzen den epean familian gutxienez hiru kide bizi izatea; familiaren ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea; egonaldi bakoitzean ikasle bat besterik ez litzateke egonen; ikasleak familiako bizitzan parte hartuko du, eta familiak gutxieneko intimitatea eta askatasuna eskainiko dizkio; ikasleari logela pribatua emanen zaio eta berak hala nahi badu etxeko lanetan lagundu dezake. Egondaldiaren arabera 396 eta 1.370 euro artean kobratuko dituzte. Egonaldi batean egon nahi duten euskara ikasleek 8. urratsa gainditua izan behar dute eta 18 urtetik gorakoa izan behar dute. Ikasleek 213 eta 660 euro artean ordaindu beharko dute, egonaldiaren luzeraren arabera. EpeakFamiliek apirilaren 23ra arte eman dezakete izena (943 474 447, Olga). Ikasleek, berriz, Maiatzaren 3tik 28ra (94 416 24 72, Oihane).