Euskarabideak komunikabideetarako laguntzen deialdia egin du

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

Pasa den urtean euskara erabiltzen duten komunikabideak laguntzeko diru-laguntza deialdirik ez zuen egin Nafarroako Gobernuak. Horrek hainbat komunikabideren etorkizuna zalantzan jarri zuen, eta komunikazio proiektuak aurrera ateratzeko bestelako neurriak bilatu behar izan zituzten. Bierrik Fundazioak, esaterako, sakandar bat, euro bat izeneko kanpaina jarri behar izan zuen martxan. Pasa den urtekoaren ondoren, Nafarroako Gobernuak, martxo erdialdean, euskara prentsan, irratietan eta telebistetan erabiltzeko diru-laguntza deialdia egin zuen; 220.000 euro banatuko ditu 50 bat komunikabideren artean (azken deialdira aurkeztu zirenak).