Nafarroa Oinez argazkitan

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

Hilabetetako lana, hamaika buruhauste eta poz handiak ekarri zituen 2009ko Nafarroa Oinezak. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak zuen guztia eman zuen Nafarroako ikastolen festa antolatzeko. Eraikin berria zuten amets. Festa eta ospakizunarekin batera, hizkuntza txiki edo gutxituen handitasuna aldarrikatu zuten Euskal Herrian eta Europako zenbait herrialdetan.Etxarriarren, sakandarren eta, oro har, euskalzaleen oroimenean geratu da 2009ko Nafarroa Oineza. Ia urte erdi geroago Andra Mari ikastolak paperera eraman nahi izan du oroimen hori. Bilduma egin dute festaren aurrekariekin eta egun handiko argazkiekin. Urte osoan zehar, denetariko argazkiak utzi zituen Nafarroa Oinezak: aurkezpen festa, Argiñeren irteerak, Txikiak handi proiektuaren bidaiak eta jardunaldia, Arte Erakusketa, jarduerak eta Arbizu, Lakuntza eta Arruazu jendez bete zituen festako argazkiak. "Nafarroa Oinezen inguruko hamaika bizipen horien ispilu txiki bat baino ez da" dio Andra Mari ikastolak. ElkarlanaElkarlanari esker antolatu ahal izan zen Nafarroa Oinez festa. "Liburua txikia handi bihurtzen parte hartu duten guztientzako omenaldi xume bat da" ageri da liburuko oharretan. Argazki bilduma ere elkarlanaren fruitu izan da: ikastolako irakasle, guraso elkarteko kide, ikasle ohi eta beste zenbaiten argazkik osatzen dute bilduma. Guztien artean 80 bat orriko liburua egin dute, koloretan. Egitasmoak Burundesaren babesa izan du. Argazki bilduma salgai dago ikastolako bulegoan, 10 eurotan. Laguntza ikastolaren eraikin berrira bideratuko da.GertutikPello Urzelai, Andra Mari ikastolako lehendakariaZer da gaur aurkeztu duzuen liburua?Nafarroa Oinezen parte hartu duten guztiei omenaldi txiki bat da. Argazki bilduma bat da, xumea, 80 argazki inguru dituena, ez bakarrik Oinez egunekoak, baizik eta antolaketa guztikoak. Izpiritu hori biltzen du: kidetzarena, elkartasunarena, euskararen aldeko lana nola egiten dugun Sakanan eta ikastolan... Zenbat orri ditu?84 bat ditu, guztiak koloretan. Inpresio txukun bat egin nahi izan dugu oroitzapenak hor daudelako. Badakigu gertatu diren guztien zati txiki bat dela, baina hor dago adibidetzat. Egun horiek berriz ere bizitzeko modu polita da.Hori da. Eta baita elkarrekin zer egiteko gai garen zabaltzeko eta auzolana eta elkarlana bizirik mantentzeko ere. Aurrerantzean proiektu gehiago ditugu eta horiek aurrera aterako badira modu horretan izanen da; bestela jai dugu. Liburua erosi nahi duenak zen egin behar luke? Ikastolako bulegotik pasatu. 10 euroren truke eskura daiteke.