Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasetako finala jokatu zen Arbizuko kiroldegian, giro paregabean. Jakina denez, Nafarroako kirol institutuarekin batera antolatutako kirol jolas honetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Bertan aritu diren talde sakandarrek maila ona eman zuten, eta esaterako Andra Mari ikastola txapelduna izan da kimuen mailako proba konbinatuan, kadete mailako proba konbinatuan eta kadete mailako sokatiran. Gure gainontzeko taldeak ere - Putterri eta Iñigo Aritza ikastola- bikain aritu dira txapelketa guztian barna. Nafarroako Herri Kirol Jolasetako emaitzak-Kimuen mailako proba konbinatua: Txapelduna Andra Mari (6:45.24), bigarrena Basaburua (6:52.81), hirugarrena Putterri (6:54.34) eta laugarrena Berriozar (7:01.52). -Haurren mailako proba konbinatua: Txapelduna Berriozar (8:28.74), bigarrena Ultzama (9:05.95), hirugarrena Andra Mari (9:06.41) eta laugarrena Basaburua (9:38.08). -Haurren mailako sokatira (480 kg): Txapelduna Berriozar (4 puntu), bigarrena Txantrea B (3 puntu), hirugarrena Andra Mari (2 puntu) eta laugarrena Putterri (puntu 1). -Kadeteen mailako proba konbinatua: Txapelduna Andra Mari (18 puntu), bigarrena Txantrea (14 puntu), hirugarrena Basaburua (13 puntu) eta laugarrena Putterri (3 puntu). -Kadeteen mailako sokatira (540 kg): Txapelduna Andra Mari (20 puntu), bigarrena Basaburua (13 puntu), hirugarrena Txantrea (12 puntu) eta laugarrena Putterri (4 puntu).