Sakandarrak txukun Sara Korrika Trailean

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

1.Fernando Etxegarai (1:57:29)44.Beñat Katarain (Dantzaleku S.): 2:22:34109.Santi Galarza (Dantzaleku S.): 2:35:02119.Fernando Igoa (Dantzaleku S.): 2:37:25217.Jose Inazio Lazkoz (Dantzaleku S.): 2:55:10218.Jon Igoa (Etxarri): 2:55:11260.David Oroz (Urdiain): 3:02:52356.Tomas Mauleon (Hiru-Herri): 3:26:02392.Raul Moro (Larrañeta): 3:39:81393.Goizeder Beltza (Larrañeta): 3:39:81Hasi da mendi lasterketen egutegia. Igandean Sara Korrika Trail 2010 mendi lasterketa jokatu zen, eta 400 korrikalari inguru aritu zen Iparraldeko proban. Sarako plazatik abiatuta, 25 km-ko mendi ibilbidea osatu zuten, 1.443 metro igoz. Iazko irabazle Fernando Etxegarai beratarra izan zen garaile, iazko denbora bi minutu pasan hobetuz (1:57:29). Lehen sakandarra Dantzaleku-Sakanako Beñat Katarain gazte lakuntzarra izan zen (2:22:34). Informazio gehiagorako www.sarakorrika.com web gunera jo daiteke.