Emakumeen txanda

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak, emakumeen kirola bulkatzeko asmoz Sakanako Emakumeen III. Frontenis Txapelketa antolatu du. Horretarako hurrengo talde eta instituzioen laguntza izan du: Olaztiko pala arduradunak, Irurtzungo Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Olatzagutia eta Irurtzungo udalak. Txapelketa guztiz herrikoia da hau, eta hortaz, emakume guztiak animatu eta parte hartzeko deia luzatu zaie. Iaz 26 bikotek hartu zuten parte eta paregabeko giroa izan zen txapelketa guztian barna. Hiru mailatan jokatuko da txapelketa: lehen mailan, bigarrenean eta hirugarrenean, eta partidak asteburutan jokatuko dira, Olatzagutia, Etxarri Aranak eta Irurtzungo pilotalekuetan. Izena ematea non eta nolaIzena ematea zabalik dago apirilaren 9ra arte. Horretarako 948 464 866 telefonora hots egin behar da, www.sakana-mank.com web gunean sartu edo kirola@sakana-mank.com posta elektronikora jo. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketa apirilaren 17an hasiko da. www.sakana-mank.comKirolak atalean, txapelketari buruzko informazioa.