Maitane Txueka hirugarrena Etxauriko krosean

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

1.Daniel Sanz (Antsoain): 28:4582.Juan Carlos Perez (Altsasu): 36:2587.Pello Astiz (Ihabar): 36:4589.Maitane Txueka (36:47)163.Jose Mari Mercero (Unanu): 42:10Igandean 31. Etxauriko krosa jokatu zen. 200 korrikalari pasa animatu ziren Etxauriko plazatik Larreaundi portu gainera dauden 7 km-ak osatzen. Probak 433 metroko desnibela du oso tarte laburrean, eta igoera oso gogorra da. Bada, guztien artean azkarrena Beste Iruñako Daniel Sanz beteranoa izan zen (28:45). 36 segundo atera zizkion Imanol Etxeberriari. Emakumezkoetan Rosa Mari Luenak ez zuen areriorik izan (35:06) eta minutu pasako aldea atera zion Laura Casado bigarrenari (36:22) eta Maitane Txueka hirugarrenari (36:47). Arbizuarrak lasterketa bikaina egin zuen.Aipatzekoa da apirilean 71 urte beteko dituen Jose Mari Mercerok itxura eta maila bikaina eman zuela.