Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa abian

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

Egur Sportek antolatutako XIII. Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa-Eusko Label Sari Nagusia Aste Santuan abiatuko da. Antolakuntzatik adierazi dutenez, 68 aizkolari ariko dira maila nagusian eta 10 promesen kategorian. Tartean aizkolari sakandarrak ariko dira. Floren Nazabalek iaz bosgarren aldiz jantzi zuen txapela Urrezko Aizkolarien Banakakoan. Angel Arrospide hartu zuen menpean finalean. Aurten bere 6. txapela janztea izango du helburu etxarriarrak. Kanporaketa bakoitzean 9 aizkolari lehiatuko dira, eta guztiek enbor bat moztu beharko dute. Denbora onena egiten duten bi aizkolariek eginen dute aurrera. Beltza, Goñi eta Vazquez lehianAsteburu honetan Baranbion, Izarran eta Beran jokatuko dira kanporaketak. Larunbatean, Baranbion, ariko diren 9 aizkolarien artean bi sakandar daude, Goizeder Beltza eta Aritz Goñi etxarriarrak. Irazabal, Utxu, Lekue, Oregi, Ruiz de Aretxabaleta, Kintana eta Rodriguez izanen dituzte aurkari. Larunbat arratsaldean, Izarran, Iñaki Vazquez "Sakana" ariko da lanean, Larrañaga, Urteaga, Dorronsoro, Mendieta, Garitaonaindia, Eraso, Llanos eta Corcheroren kontra. Aste Santuko egutegiaApirilaren 3an, 12:00etan, Baranbion (Araban) lehen kanporaketa. Apirilaren 3an, arratsaldez, Izarran (Araban) bigarren kanporaketa. Apirilaren 4an, Beran (Nafarroan) hirugarren kanporaketa.Apirilaren 10ean, Zegaman (Gipuzkoa) laugarren kanporaketa.Apirilaren 11n, eguerdian, Dorraon, bosgarren kanporaketa.Apirilaren 11n, arratsaldez, Zumaian, bosgarren kanporaketa.