Emakumeen literatura erakusketa gelan

Guaixe 2010eko martxoaren 31

Liburuaren Eguna ospatzen da apirilaren 23an. Data hori gogoan, Altsasuko Iortia kultur guneak literaturari eskaini dio apirileko erakusketa, zehazki, Nafarroako emakumeen literaturari. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sortu zuen erakusketa 2009an. Emakume Sortzaileak izeneko programaren barruan dago. Programak emakumeek kulturaren munduari egindako ekarpenak aintzat hartzea du helburu nagusi. Edizio honek emakume idazleak hartu ditu hizpide eta lanbide eta bizimodu gisa idazketa aukeratu duten nafar emakumeak agerian jarri eta ezagutzera eman nahi ditu. Emakume sortzaileakEmakume sortzaileak jardunaldian sortu zen erakusketa. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatuta, zenbait herrialdetako idazleren bilgune izan zen iazko udazkenean Iruñea. Haien obrak eta esperientziak ezagutu eta sormen literariorako teknikak ikasteko aukera bikaina izan zen. Hitzaldi eta tailerrekin batera, Nafarroako emakume idazleek erakusketa mustu zen. Gaur Altsasuko Iortia kultur gunera iritsiko da aipatu erakusketa. Nafarroako emakume idazleakApirilaren 1etik 28ra Nafarroako emakume idazleen biografia eta obra nagusiak ezagutzeko aukera dugu. Altsasuko Iortia kultur gunetik pasa gaitezke horretarako. 22 panel jarri dituzte bertan. Horietako batek erakusketa aurkezten du eta gainerakoek Nafarroako idazleen berri ematen dute; 21 dira denera. Loli Albero, Marina Aoiz, Lucia Baquedano, Rosa Barasoain, Susana Barragues, Isabel Blanco, Maria Luisa Elio, Inma Errea, Charo Fuentes, Fatima Frutos, Blanca gil, Julia Guerra, Teresa Imizkoz, Socorro Latasa, Margarita Leoz, Laura Mintegi, Nieve Andrea, Maite Perez, Ana Rioja, Maria Markotegi eta Castillo Suarezen biografia eta lanera ezagutzeko aukera ona da. Garai eta estilo ezberdineko idazleak dira; nork bere gustukoa aurki dezake. Sakanako idazleakIdazle sakandarrek lekua izanen dute erakusketan: Maria Markotegi Ijurko (Etxarri Aranatz 1963 - Iruñea 2005). Poesia eta haur eta gazteendako narrazioa idatzi zuen eta prentsarako kolaborazioak egin zituen. Liburuak: Menda eta azukrearen olerkiak (1991), La espera (1992), Izarratu (2005) eta Zezilia, Samuel eta Barraskiko kalakaria (2005). Castillo Suarez Garcia (Altsasu 1976). Poesiak egin du ezagun. Liburuak: Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008). Berriki XXVIII. Lizardi Saria irabazi du Ebelina Mandarina haurrendako liburuarekin. Liburuaren egunaLiburuaren eguneko ospakizunen aurrekari izanen da erakusketa. Horrez gain, Kultura Sailak eta Liburutegiak Emakume Sortzaileen inguruko zikloa antolatu du. Liburuaren eguna beharrean, Liburuaren Astea ospatuko dute apirilaren 19tik 23ra. Zenbait jarduera izanen dituzte: hizketaldi literarioa, marrazki tailerra eta erakusketa, ilustratzaileekin topaketa, ipuin kontalariak eta abar. Azken honek saritu berri duten Castillo Suarezez Ebelina Mandarina liburua ekarriko du. Erakusketa22 panelek osatzen dute erakusketa. Bertan Nafarroako emakume idazleen lana eta biografiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Bi sakandarrek lekua dute erakusketan: Castillo Suarez idazle altsasuarrak eta Maria Markotegi etxarriarrak.OrdutegiaApirilaren 1etik 28ra, asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:00etara eta igande eta jai egunetan, 18:00etatik 20:00etara. Altsasuko Iortia kultur gunean.