Bildutako gehiena Haitin da

Guaixe 2010eko apirilaren 13a

Olatzagutiako Boluntario Taldeak bere esker ona azaldu nahi izan die Haitiren aldeko kanpainan parte hartu duten guztiei. Olatzagutian jasotako guztia Iruñera eraman dute eta Esteban Puigek bidali du Karibeko uhartera. Puig bera laguntzaz beteriko edukiontziak bidali eta horretarako finantziazioa opatzeaz arduratzen da. Kutxa ugariOlatzagutiako Boluntario Taldeak 24 kutxa botika bidali ditu Haitira. Irabazi asmorik gabe erakunde bati erosi zizkioten herritarrek egindako 782,83 euroko ekarpenarekin. Botikak otsailaren 12rako uhartean zeuden. Olatzagutian ehun kutxa inguru bete dituzte jasotako arropa, oinetako, maindire, toaila, jostailu eta abarrekin. Oheak, koltxoiak, hozkailu bat, josteko eta idazteko makinak, altzariak eta pate pale bat ere jaso zuten. Hori guztia beste erakunde batzuk jaso zutenarekin batera otsail hasieran atera zen Haitirantz. Edukiontzi hartan ere anbulantzia bat eta toldoak ere bazeuden. Hainbat komunitateetan banatu dute bidalitakoa.Jakiak eta diruaOtsailaren 20an Olatzagutiako inauteri batzordeak jaki bilketa egin zuen: 460 kilo inguru txindil eta arroz. Jaki horiek Iruñean daude, beste hainbatekin batera, beharrekoz finantziazioa lortu zain, edukiontzi bat erosi eta bidalketa egiteko. Edukiontziak Haitin gelditzen dira, beharrezko jotzen duten erabilera emateko. Diruari dagokionez, Olatzagutiako Boluntarioen Taldeak 3.675,84 euro jaso ditu. Gehiena emarien bidez, 3.225,84. Ikastolaren bazkarian egindako zozketan 200 euro lortu ziren eta pilota partidan, berriz, 250. Botiketara bideratu dena kenduta, gainontzekoa taldeak Esteban Puigi eman dio, edukiontziak erosi eta bidalketa gastuak nolabait estaltzeko. EkarpenaBigarren edukiontzia ordaintzen laguntzeko 2054 0177 039153640825 kontu korrontean ekarpena egin, Haiti aipatuz.