GRAVN txapelketa. Nafarroa oso gutxigatik gailendu zen Bizkaiaren aurrean.

Guaixe 2010eko apirilaren 12a

Asteburuan GRAVN txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da. Nafarroak Bizkaia zuen arerio eta bizkaitarrek sekulako maila egin zuten. Trinketean Nafarroa nagusitu zen, 8-6, baina ezker paretako frontoian jokatutako lehietan berdindu egin zuten Nafarroak eta Bizkaiak, 11-11. Aipatzekoa da jokoan zeuden partidetako batzuk Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu zirela. Asteburuan GRAVN txapelketako hasierako ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da eta Araba izango du aurkari Nafarroak. Bizkaiaren kontra Nafarroarekin aritu ziren sakandarrek ez zuten lan oso txukuna egin, soilik neska palistak izan ziren gailendu zirenak. Ezker paretako frontoian:-22 urtez azpiko buruz burukoa: Ezkurdia (Nafarroa) 21 - Arrese (Bizkaia) 22-22 urtez azpiko binakakoa: Ansotegi-Madariaga (Nafarroa) 14 - Elezkano-Landaburu (Bizkaia) 22-22 urtez azpiko nesken paleta goma: Aristorena-Goia (Nafarroa) 30 - Gonzalez-Thate (Bizkaia) 18Trinketean:22 urtez azpiko binakakoa: Soto-Lukin (Nafarroa) 38 - Gordon-Ugarte (Bizkaia) 40Emaitzak: Donostiako Noticias de Gipuzkoa El Antiguo txapelketan, 22 urtez azpikoan, Santestebanek 17-22 hartu zuen menpean Mendinueta.