Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuak hainbat guraso elkarterekin batera hitzaldi eta tailer sail bat antolatu ditu. Guztiak ere seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutakoak dira. Aurrenekoa atzo izan zen Arbizun, baina ondoren badira beste hainbat. Arbizun eta Urdiainen lehen sorospenei buruzko tailerrak ere eginen dira, baina haien datak zehaztea falta da. EgutegiaAurre-nerabezaroa (hitzaldia)Apirilaren 22an, osteguna, 15:00etatik 16:30era Etxarriko eskolan. Hizlaria, Ana Beaumont.Mugak (tailerra)Apirilaren 26an, astelehena, 15:00etatik 16:30era Etxarriko ikastolan. Hizlaria, Amaia Vazquez. Emozioak eta jokabidea pubertaroan (tailerra)Maiatzak 3, astelehena, 15:00etatik 16:30era Lakuntzako udaletxean. Hizlaria, Amaia Vazquez.Etapa berri bat, aukera berri bat. Kuraiaz hezi (tailerra)Maiatzak 7, ostirala, 19:00etatik 20:30era Iturmendiko udaletxean. Hizlaria, Ana Beaumont.