Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mendi lasterketen denboraldia abiatu da eta badirudi aurten ere kirol honek atzera ere loraldia ezagutuko duela, 500 kirolari inguru animatu baitziren igandean Manttale elkarteak antolatutako VI. Berako mendi maratoi erdira jokatzeko. Probak Nafarroako II. Mendi Lasterketa Kopa abiatu zuen Guztiek 21 km eta 2.700 metroko desnibela zuten aurretik, Larun mendi ezaguna tarteko, eta 466 iritsi ziren helmugara. Iazko garaile Didier Zagok ez zuen areriorik izan eta bera izan zen irabazlea (1:40:02), iaz berak propio ezarritako errekorra - ordu bat, 40 minutu eta 19 segundo - 17 segundotan hobetuz. Walter Becerra sestaotarra eta Fernando Etxegarai sartu ziren bere atzetik. Emakumezkoetan Alizia Olazabal irundarra gailendu zen (2:05:28) Nerea Amilibia aiatarra eta Ohiana Azkorbebeitia abadiñatarraren aurretik. Sakandarrei dagokienez, 23 korrikalari sakandar animatu ziren VI. Berako mendi maratoi erdian aritzera. Azkarrenak Uharte Arakilgo Aralar Mendi klubeko Angel Arrieta eta Jon Arrieta anai uhartearrak izan ziren. Angel seigarrena izan zen helmugan (1:49:10), eta Jon 17.a (1:54:15). Emakumezkoetan Maitane Txueka arbizuarra izan zen lehen sakandarra, eta emakumezkoen sailkapenean zazpigarrena (2:19:03). Jone Pelaez altsasuarra hirugarren emakume beteranoa izan zen (2:39:07). Igandean, apirilaren 18an, goizeko 9:00etan Lakako lasterkaldia jokatuko da, Ortzaizen, Nafarroa Beheran. Berakoa bezala, 21 kilometroko lasterketa da, baina kasu honetan desnibela baxuagoa da, 1.400 metrokoa.Sailkapena 1.Didier Zago: 1:40:02 6.Angel Arrieta (Uharte): 1:49:10 17.Jon Arrieta (Uharte): 1:54:15 30.Jose Luis Beraza (Uharte): 1:58:21 73.Beñat Katarain (Lakuntza): 2:04:19 77.Iñaki Martiarena (Uharte): 2:04:28 84.Fermin Gabirondo (Olazti): 2:05:24 127.Fernando Igoa (Etxarri): 2:10:22 140.Migel Angel Lanchas (Uharte): 2:12:10 176.Jose Ignazio Lazkoz (Etxarri): 2:15:06 192.Jon Iñaki Araña (Arbizu): 2:16:37 203.Santi Galarza (Iturmendi): 2:17:39 230.Maitane Txueka (Arbizu): 2:19:03 240.Jokin Vilariño (Aralar Mendi): 2:20:00 283. Patxi Rubio (Uharte): 2:24:22 345.Peio Andueza (Urdiain): 2:32:27 349.Jon Igoa (Etxarri): 2:33:18 367.Sebastian Insausti (Arbizu): 2:36:07 369.Fernando Ariztegi (Iturmendi): 2:36:49 377.David Oroz (Urdiain): 2:37:42 387.Jone Pelaez (Altsasu): 2:39:07 388.Josema Leitza (Arbizu): 2:39:16 425.Joseba Gorritxo (Etxarri): 2:47:57 427.Josean Marquez (Olazti): 2:49:24