Gurasoak adimen emozionalean janzten

Guaixe 2010eko apirilaren 14a

Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuak gurasoei zuzendutako adimen emozionalari buruzko tailerra antolatu du. Ikastaroan adimen emozionala kontzeptua zer den eta nondik datorren ikastearekin batera, zertarako balio duen ikasiko dute izena ematen duten gurasoek. Guztia era "praktiko" batean, "egunerokotasunean erabili ahal izateko, emozioen mundua eta gure burua hobe ezagutzen lagunduko digu". Gaztelu Lus psikologoak emanen du ikastaroa. Ilbeltzean haurtzaro eta gaztaroko elikaduren inguruko argibideak eman ziren beste ikastaro batean, eta balorazioa egiterakoan gurasoek adimen emozionalari buruzko prestakuntza saioa eskatu zuten. Antolakuntzan Atakondoa eskolak eta guraso elkarteak lagundu dute.  Hiru astearteApirilaren 20an eta 27an eta maiatzaren 4an izanen da, 15:20ean  Irurtzungo eskolan