Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi zen Gaztela Leongo itzulia, Belorado eta Burgosen artean jokatutako 157 km-ko etaparekin. Nahiz eta etapan barna ihesaldiak egon, aurreikusi moduan tropelak asmo guztiak zapuztu zituen etapa esprintean erabaki zen eta Theo Bos (Cervelo) izan zen garaile Graeme Brown (Rabobank) eta Pablo Urtasun (Euskaltel) urdiaindarraren aurretik. Urdiaindarra kontentu zegoen esprintean sartu izanagatik eta soilik "bi esprinter handik" hartu ziotelako aurrea. Euskalteleko Jorge Azanza 49.a izan zen, denbora berean, eta Orbeako Xabier Zabalo 83.a, 1:12ra. Gaur bigarren etapa jokatuko da, esprinterrendako propioa, Burgos eta Carrion de los Condesen artean (209 km).