22 bikoteren arteko lehia hasiko da asteburuan

Guaixe 2010eko apirilaren 15a

Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa asteburuan abiatuko da. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du txapelketa, ondoko talde eta instituzioen laguntzarekin: Olaztiko pala arduradunak, Irurtzungo Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Olatzagutia eta Irurtzungo udalak. Aipatu txapelketan guztira 22 bikote ariko dira lehian, hiru mailatan banatuta. Lehen mailan eta bigarren mailan zortzina biko arituko dira, eta hirugarrenean sei. Txapelketa asteburu honetan hasiko da eta ekainaren 5ean despedituko da, finalekin. Lehen eta bigarren mailan launa bikoteko bi multzotan banatuko dituzte parte- hartzaileak, eta hiru jardunaldi jokatu eta gero final laurdenen txanda helduko da. Final laurdenak baztertzaileak izango dira, eta lau bikotek eginen dute aurrera. Ondoren finalaurrekoak eta finalak jokatuko dituzte. Finalaurrekoak maiatzaren 29an jokatuko dira eta finalak ekainaren 5ean. Hirugarren mailan, aldiz, 6 taldeak multzo bakarrean lehiatuko dira, eta 5 jardunaldiko ligaxka jokatu eta gero lau biko onenak sailkatuko dira maiatzaren 29ko finalerdietarako. Ekainaren 5ean jokatuko dira finalak. Asteburuko lehen jardunaldia-Lehen mailan (ostiralean eta larunbatean):A taldea:     Astiz-Andueza - - Andueza-Berastegi        Dorai-Santesteban - Goñi-IlzarbeB taldea:     Beregaña-Gonzalo - Aristorena-Aristorena        Fernandino-Fernandino - Irañeta-Andueza-Bigarren mailan (larunbatean, Olatzagutian)A taldea:    16:00etan: Uharte-Olaberria - Arrasate-Moreno        16:30ean: Andueza-Martinez - Karrera-GoñiB taldea:    17:00etan: Berastegi-Amaral - Lizarraga-Lizarraga17:30ean: Gasco-Rodriguez - Berastegi-Adarraga-Hirugarren mailan (ostiralean, Etxarri Aranatzen)20:00etan: Loban-Igoa - Olaia-Lide-Amaiur-Irati19:30ean: Garziandia-Igoa - Loban-Ganuza19:00etan: Beunza-Barrenetxea - Igoa-Martinez