Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
LAB sindikatuak dio krisiak gogor eragin duela gurean. Horrekin batera, sindikatu abertzaleak dio krisiari aurre egiteko neurri guztiak langileen bizkarren gain jarri dituztela krisiaren ondorio guztiak. Horren isla dira LABen ustez, enplegu erregulazio espedienteak, malgutasuna eta hitzarmen kolektiboen blokeoa. Horregatik enpleguaren defentsa egitera deitu du. Nafarroako Gobernuak Sakanan bere eredu sozioekonomikoa inposatu nahi duela nabarmendu du LABek. Hau da, Iruñearekiko eredu zentralizatzailea, hiriburuarekiko "menpekotasuna areagotzen duena, Sakana industria ehun propiorik gabe utziz". Urdiain-Altsasu industrialdea ez dela konponbidea dio LABek, "desorekak handituko ditu gurean". Ibarrean nahikoa industria zoru badagoela ere baieztatu du. Sindikatuak ere dei egin die ibarreko eragileei "etorkizuna guztion artean eraikitzen has gaitezen". Etorkizuna modu integral, orekatu eta eskualdeko ikuspegi batetik eraikitzera deitu du LABek.19:00etanAltsasuko Foru plazatik abiatuko da manifestazioa.