Errepublika gogoan

Guaixe 2010eko apirilaren 16a

Duela 79 urte, 1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zuten Espainian. Bost urte geroago, 1936an estatu kolpea eman zuen Franco Generalak, Espainiako armadaren zati batekin batera. Horrela piztu zen Espainiako Gerrate Zibila. Garai hartako gertaerek Kordobako herri batean utzi zuten arrastoa bildu dute Juan Manuel eta Felix Adan Gaitan anaiek, Martires de una esperanza. Republica, guerra y represion en Pedro Abad liburuan. Gaur, 19:00etan, gogora ekarriko dituzte urte lazgarri haiek. Adan Gaitan anaien liburua esku artean duela, hitzaldia eskainiko du Francis Arakamak.