Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzoko Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran, PSNko Maria Chivitek Maria Kutz kontseilariari galdetu zion Osasun Batzordean onartutako mozioa betetzeko asmorik ote zuen. Kontseilariak esan zuen 21 oheak kontzertatu ahal izateko milioi erdi euro behar direla eta onartutako mozioan ez dela diru aipamenik egiten. Horretaz gain, Kutzek Chivite kritikatu zuen, aurrekontuak egiterakoan klinikari buruzko emendakinik aurkeztu ez zuelako eta zeuden biak (NaBai eta NEB-IUN) babestu ez zituelako. Aurrekontuak onartu eta bi hilabetera PSNk horiek aldatzeko eskatzea salatu zuen Kutzek. Gaineratu zuen klinikarekin egindako hitzarmenetan beti ohe kopuru bera hitzartzen dutela.Maria Chivitek osasun kontseilariari leporatu zion Parlamentuak agindutakoa "beste behin, ez betetzea". Parlamentari sozialistak Kutzi esan zion gobernuak nahi duenean diru-sailak handitu egiten dituela. "Kasu honetan borondate politikoa falta da". Chivitek gogora ekarri zuen gaur egun klinikaren itxaron zerrendan 17 pertsona daudela eta aurki ezer egiten ez bada, fundazioak klinikaren ateak ixteko erabakia har dezakeela. "Beste departamentu batzuk Sakanaren alde busti diren moduan Osasunbideak ere gauza bera egitea nahi dugu. 50 lanpostu arriskuan baitaude".