Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko alde zaharra musika eta dantzaz beteko da asteburuan. Amaiur Dantza taldeak antolatuta, Folk Lore eguna ospatuko dute bertan. Gipuzkoa eta Nafarroako dantzariek bat eginen dute ekitaldi alaian. Hiru talde joanen dira Sakanatik: Irurtzungo Dantzari Txikiak, Uharte Arakilgo Galtz Orratz eta Lakuntza eta Arbizuko Elai Alai taldeko dantzariak.Bihar, larunbatean, goizean goiz emanen diote hasiera dantza festari Iruñeko alde zaharrean. Kalejiraren ondoren, ikuskizuna eskainiko dute taldeek. 12 taldek bat eginen dute dantzaldian. Ondoren, gozatzeko aukera izanen dute dantzeriek: herri kirolen eta animazioek beste herrialdeetako dantza ikuskizunari eginen diete lekua. Arratsaldeko 20:00etan Herrialde Katalanetako, Zuraideko eta Eskoziako dantzak ezagutzeko aukera izanen da.Igandean, Uharte-Iruñeak hartuko du folklore festa.Eskoziar dantzak IrurtzunenEuskal dantzaren erakusleiho paregabea da Folk Lore eguna. Baina horrez gain, beste herrialderen batzuetako dantzak ezagutzeko aukera ezin hobea da. Jaialdiaren barruan Eskoziako EMT Highland Ceilidh Dancers taldeak Nafarroa bisitatuko du. Gaur, 20:00etan, dantzaldia eskainiko du Irurtzungo kultur etxean. Itsasoz beste aldeko dantzak ezagutzeko aukera ona izanen da. Helduek 3 euroko sarrera ordaindu beharko dute, haurrek berriz doan izanen dute sarrera.Azken orduko berria: eskoziarren dantzaldia bertan behera geratu da.