Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 17an Andra Mari ikastolako Txikiak handi lantaldeko kideek hitzaldia eman zuten Zaragozan. Nogara-Religada elkarteak antolatutako Aragoiko hizkuntzen topaketaren barruan, sakandarrek Nafarroako ikastolen sorrera eta esperientzia azaldu zuten. Entzuleen galderei erantzunez inmertsio linguistikoa nola lantzen den, gainditu beharreko arazoak eta beste hainbat argibide eman zituzten. Aragoiera hizkuntza normalizatua izan dadin, eta hizkuntzaren bizi-iraupena ziurta dadin hezkuntza arloan sartzea ezinbesteko ikusten dute Nogara elkartekoek. Horregatik gonbidatu zituzten Andra Mari ikastolako kideak. Harremana iaz sortu zen, Txikiak handi proiektuaren itzalean. Lan talde bat hari segida ematen ari da. Txikiak handi adierazpena sinatu zutenen artean sarea eta elkartrukea martxan dituzte. Zaragozarako bisita horren adierazle.