Enpleguaren alde elkarlanean aritzeko deia zabaldu du LABek

Guaixe 2010eko apirilaren 20a

Ibarreko egoera ekonomiko kezkagarriaren aurrean, enpleguaren eta industria ehunaren aldeko manifestazioa deitu zuen LABek iganderako. 800 bat pertsona bildu zituen deialdiak. "Eskualdeak bizi duen egoera larriari aurre egiteko beharrezkoa da erantzun bat antolatzea Sakanan, gure lanpostuen defentsan". Horren alde modu bateratuan aritzeko eskatu zuen LABek. Horretarako, sindikatu guztien artean eskualdeko enpleguaren defentsan "harresia eraikitzea" eta " guztien artean eskualdeko garapena lantzea".Aurreko astean CCOO sindikatuak ibarreko gehiengo sindikalari frontismoa praktikatzea leporatu zion. Horri erantzunez, Madrilen CCOOk eta UGTk sinatuko duten lan merkatuaren erreformagatik LABek kezka azaldu zuen, "etorkizuna prekarioagoa izanen delako".