Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du kultura, kirol eta gizarte taldeendako aurtengo diru-laguntza eskaera egiteko epea ireki duela. Eskaerak maiatzaren 19ra arte aurkeztu daitezke udaletxeko bulegoan, 10:00etatik 14:00etara. Inprimakiak bulegoan eta www.etxarriaranatz.com helbidean eskuratu daitezke. Argibideak behar dituenak 948 460 930 telefonora edo kultura@etxarriarantz.com e-postara jo dezakete.